XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Au be egia da. Barrenetxe'ko aterpea

Bizkai'ko aterpeko orturik aundiena bera da.

Beste aundi zamar bi ba'dagoz Bizkaian.

Bata Berriz'en.

Bestea Gechon.

Baña Barrentexekoa da aundiena.

Zati bat, aundiena, 3.000 metro kuadrokoa, plastiko estalkiaz estaldu dabe.

Beste zatia txikia izango da.

Sementerak egiteko izango da ta 400 bat metro izango ditu.

Oraindik egin barik dago. Aundia guztiz amaitutakoan asiko dira egiten.

Naiz-ta 14.000 letxuga landara ipiñita egon, aterpe aundia eztago guztiz amaituta.

Eletrizidade ariak ta metro ta erdiko 5 auspo (bentiladore) ipiñita dagoz, baña oraindik ez dabe baimenik artu, indarra sartzeko, naiz-ta kanpoko ari ta transformadorea Iberduerok ipiñita euki.

Erregadio kontua be amaitu barik dago.

Aterpea berotzeko, propanozko makiñak ipiñiko ditue.

Propanoa gordetzeko, ontzi txikietan gorde bearrean, deposito aundi bat ekarrita dago.

Berotzeko makiña orreik, neurri bateraño aterpeko giroa berotu edo otsitu daitenean, eurak bakarrik piztu ta amatau egiten dira.

Plastikoa ipiñi ta egun bira aixe bolada zakar batek aterpe guztia lurretik jaso eban, poste ta guzti.

Barriro olakorik gertatu ez dedin, oingoan gogorrago lurrean sartu ditue posteak.

Asi, letxugakin asi dira.

Laister 45.000 landatuta egongo dira ta Gabonetan saltzeko ustea dabe.

Barriro beste letxuga aldi bat artzekotan dagoz ta gero tomatera joko dabe, Mayatzean garaua saltzeko moduan.

¿Zenbat kosta dan?

Oraiñ arte milloe bat inguru sartu dabe.

Oraindik berotzeko makiñak palta dira ta orrek be zati ederra eroango dau.

Erreminta asko ez dabe bear: rotabatore txiki bat ta gasoliña motorraz dabillen tramankulo bat, botikak egiteko.

¿Ta saldu nun?

Furgoneta bat ekarri dabe.

Ziurrena izango da, Bilbo ondoan dagoan Merca-Bilbao orretan geiena saltzea.

Ezin ibilli azokarik azoka dozenaka saltzen.